txiki

1. izond. Ohizko neurri, tamaina, kantitate, garrantzi edo intentsitatera iristen ez dena. Toki zelaietan ganadu handia hobea da txikia baino. 2. izond. Beharrezko neurriak gainditzen ez dituena. Praka horiek txikiak dira zuretzat. 3. izond. Dagokion heldutasunera iritsi ez dena. Txikia zara oraindik hori ulertzeko. 4. izond. (mug.) Musean, lau apustu-aukeretako bigarrena, karta baxuenak dituen jokalariak irabazten duena. 5. iz. Eduki-neurri zaharra, pinterdiaren erdia balio zuena (litro-laurdena goiti-beheiti). Hiru txikiko botila berak bakarrik hustu zuen. • TXIKI-TXIKI EGIN. Birrindu. || TXIKITAN. Umetan, haurtzaroan.



Atzera