Biblia

Judu eta kristauek sakratutzat hartzen dituzten liburuen bilduma. Bi zati nagusi ditu: Lehena Itun Zaharra da, herri juduaren historia eta erlijioari buruzko izkribuez osatua. Testu batzuk arameraz eta grekoz badaude ere, gehienak hebreeraz idatzita daude (K.a. I. m.an amaitua). Bigarrena Itun Berria da, agerkunde kristau eta Elizaren jatorriari buruzko testuez osatua. Grekoz idatzita dago. San Jeronimok bi Itunen latinezko itzulpena egin zuen (Vulgata) eta Mendebaldeko Elizaren bertsio ofizial bilakatu zen (IV. m.).



Atzera