ofizial
1. izond. Legezko aginpidea gauzatzen duten erakundeetatik (gobernu, administrazio, etab.etatik) datorrena, edo horiei dagokiena. Agiri ofiziala. Estatuaren aldizkari ofiziala. 2. izond. Dagokion erakundeak erabakirik, indarrean dagoena. Hizkuntza ofiziala. 3. izond. Hartarako esku edo aginpidea duenak publikoki onartu edo izaera formala eman dionaz esaten da (ofiziosori kontrajarria). Erlojupeko probako denbora ofizialak. 4. iz. Lanbidea ikasirik, maisu-mailara heldu ez den eskulangilea. Zeren ez baita ikaslea ofiziala bezala trebatua. 5. iz. MIL. Alferez edo bigarren tenientetik kapitain jeneralera bitarteko buru edo buruzagia; Espainiako armadan alfereza, tenientea eta kapitaina bereziki. Kapitainak eta gainerako ofizialak. • errege-ofizial. HIST. Erdi Aroan erregearen izenean, herrietako justizi administrazioaz, zerga-bilketaz eta justiziak jazarritako pertsonak atxilotzeaz arduratzen zen ofiziala. Baile eta merioak errege-ofizialak ziren.
Atzera