kapitain
iz. 1. Buruzagi militarra. 2. Bereziki, konpainia, eskoadroi edo artilleri bateria baten buruzagi den ofiziala. 3. Itsasontzi baten agintea duen pertsona. 4. KIR. Jokalekuan kirol-taldearen buru edo ordezkari den jokalaria. • kapitain alkaide. HIST. Nafarroa Beherean eta Zuberoan erregeak zuen ordezkaria, botere betearazlea zuena. Donibane-Garazin eta Mauleko gazteluan zuen beren egoitza. || kapitain jeneral. Armada bateko buruzagi gorena; bereziki Estatu espainola zatitua dagoen eskualde militar bakoitzeko burua. || korbeta-, fragata-, ontzi-kapitain. Itsas armadako goi-ofizialen goranzko gradu-segida, hurrenez hurren lur-armadako komandante, teniente koronel eta koronelari dagozkienak.
Atzera