eskualde

iz. 1. Ezaugarri edo irizpide jakin baten arabera batasuna agertzen duen lurralde edo lur-hedadura. 2. ZUZ. Lurralde-zatidura, probintzia baino txikiagoa eta hainbat herri biltzen dituena. Aurrekin historiko komunak, arrazoi geografikoak edo kidetasun ekonomikoak izan ohi dira beraren oinarri. • eskualde biogeografiko. Faunaren eta floraren ezaugarri nagusietan oinarriturik, Lurra zatikatu den eskualdeetako bakoitza. || eskualde historiko. Arrazoi historikoak medio, halako batasuna edo nortasuna duen edo garai batean izan duen lurraldea. || eskualde linguistiko. Hizkuntz fenomeno baten edo multzo baten berezko eremu geografikoa.



Atzera