halako

1. izlag. Era hartakoa, hura bezalakoa, adierazi den gisakoa. Baltsamo, anbar eta halako beste usain onak. Ez dut inoiz halakorik ikusi. 2. izlag. Erabat zehazten ez den zerbaiten adierazlea. Honelako edo halako premietarako. 3. izlag. Norbaiten izenaren ordezkoa (mugagabean). Honelakok eta halakok diotenez. 4. izlag. Zenbaki bati dagokiola, haren aurre-aurrean nahiz ondo ondoan kokaturik, zenbakiak seinalatzen duen kopuruaren adierazlea. Neure onen erdiak ematen dizkiet behartsuei, eta baldin inori bidegabeki kendu badiot, itzultzen diot halako lau. 5. Alaena (dagokion izenondoaren ondoren). Lotsagabea halakoa! Berritsuok halakook! • HALAKO BAT EGIN. (Ipar.) Halako zirrara bat egin. Halako bat egin digu ero dohakabe batez hain luzaz mintzatzeak. || HALAKO BATEAN. Orduan, une jakin batean (kontakizunetan bereziki erabiltzen da). Halako batean, ras! besoa askatuta, ekin dio lasterrari.



Atzera