bateria

iz. 1. Izaera berdineko elementuen multzoa, elkarrekin edo elkarren osagarri gisa funtzionatzeko antolatua. 2. ELEKTR. Era berean antolatutako zenbait aparaturen (metagailu, kondentsadore, pila, etab.en) multzoa, seriez edota paraleloz konektatutakoa; bereziki automobilean energia elektrikoaren hornikuntzarako erabiltzen den metagailu-multzoa. 3. KOREOGR. Oinak eta zangoak ukitu eta gurutzatzen diren dantza-mugimendua. 4. MIL. Artilleriako piezez eta funtzionatzeko behar duten materialez osatutako multzoa. 5. MUS. Orkestra batean, perkusiozko instrumentuen multzoa; zenbait perkusio-instrumentuz (danbor eta txindaten familietakoez bereziki) osatutako multzoa, musikari bakar batek jotzen duena. 6. TEKNOL. Helburu bererako taldekatutako makina, aparatu, pieza eta abarren multzoa. • testen bateria. PSIKOL. Pertsonen izakera edo jarreren zenbait alderdiren pronostikoa edo diagnostikoa egiteko batera erabiltzen den test-multzoa. • BATERIAN APARKATU. Ibilgailuak elkarren ondoan paralelo jarriz aparkatu.



Atzera