Vulgata
San Jeronimok egindako Bibliaren latinezko itzulpenari (391-405) Erdi Aroaz geroztik emandako izena. Jatorrizko testuetatik egin zuen, hebreerazkotik (Itun Zahar ia osoa) eta grekozkotik (Itun Zaharraren atal bat eta Itun Berria). Trentoko kontzilioak ofizialtzat aldarrikatu zuen. Vatikanoko II. kontzilioak Vulgata berrikusteko batzordea eratu zuen; 1979an Joan Paulo II.ak ofizial aldarrikatu zuen Vulgata berria.
Atzera