Aiala

Eskultore arabarrak. - Joan (Gasteiz, XVI. m.). Erromanismoaurreko eta platereskoan integratutako Errenazimentu garaiko eskolan eragina izan zuen. Xemeingo Jasokundearen elizako erretaula pintatu eta dekoratu (1527); Oņatiko San Migel elizako erretaula (1535); Ziortzako kolegiatako sakristiako santutegia (1543); Joan Beaugrant-ekin batera Portugaleteko Santa Mariako erretaula (1549) eta Zu-igako erretaula (1563) egin zituen - Pedro (1569 - ?), aurrekoaren biloba. E. Belaskoren eraginez erromanismoaren jarraitzaile izan zen (1630); ondoren, errealismoari jarraikiz azala gogor tratatu eta argiluna tolestaketa metalikoen bidez lortzen zuen. Biloda, Gere-u, Doro-o, Letona, Zalduondo, Uribarri Ganboa eta Arrasateko elizetako erretaulak egin zituen.



Atzera