Beaugrant

Eskultore-familia flandestarra, Malinas-en jaioak (XVI. m.). - Guiot. Bere lehen lana (Bruselako Epaimahaien Saloiko tximinia) Flandesen egin zuen. Bilbon finkatu zen 1533an eta bertan lan asko egin zituen: Portugaleteko Santa Mariako erretaula nagusiaren erdialdea (1533), Bilboko Santiago elizako erretaula nagusia (egun desagertua, 1533-46) eta Balmasedan, Ziortzan, eta beste hainbat lekutan egindako eskulturak. Bilboko Arkeologi Museoan daude bere obrak. Errenazimentua Bizkaian sartu zuen artista izan zen; estilo klasikoa eta flandestarra bat egiten jakin zuen. Bere eskulturetako ezaugarri nagusia, oinazerik gabeko aurpegiak dira. Guiot-ekin batera lan egin zuen bere anaia Joanek eta Guiot hil zenean bukatu gabe utzitako obrak burutu zituen.



Atzera