Aiarako ermandadea

Arabako ermandadea, izen bereko koadrillakoa. 1567an Batzarretarako eginiko banaketaren ondoren, Aiara, Amurrio, Lezama eta Okondok osatzen zuten. Desoinordetze-forua indarrean zegoen. Herrietako alkate banak, bost erregidorek eta prokuradore nagusiak osatutako batzordeak gobernatzen zuen. Aiarako kondeak alkate nagusia lurretako jaun izendatzen zuen eta gobernadore-lanak egiten zituen. Udala Arespalditzan biltzen zen. Ermandade horretan bizi ahal izateko, norberak noble zela erakutsi behar zuen. 1979ko berrantolaketaren ondoren, Aiara, Artziniega eta Okondok osatzen dute.



Atzera