Akropolia

Antzinako Atenasko gotorlekua; karezko 270 m-ko meseta batean dago. Aldi mizenastarrean (K.a. 1440-1100) gotorleku izateko eraiki zen. Bertan egin zituzten jauregi eta tenpluak erregeek. Mediar gerretan suntsitu egin zuten persiarrek. Periklesek berritzeko agindu zion Fidiasi (K.a. V. m.). Partenoia eta Erekteion tenpluak eraiki zituzten eta harresitu egin zuten. Sartzeko, propileotik pasa behar zen. Kalte handiak jasan zituen veneziarrek Atenas setiatu eta turkiarren Partenoiko bolborategia lehertzean (1687). Lord Elgin britainiarrak eraman zituen eskultura gehienak (1816) eta British Museumen daude.



Atzera