Alain Handia Albretekoa
Albreteko jauna zen (~1440 - 1522). Bere seme Joan III.a Nafarroako Katalinarekin ezkondu eta Albreteko etxea Nafarroako erresumaren agintean sartu zen. 1478an Baionara etorri zen Frantziako Luis XI.a erregeak bidalitako armadaren buruzagi zela. Nafarroako erregeorde izan zen (1486); bertan egokitu eta bandoen arteko gerran beaumondarren alde borroka egin zuen. Joan III.aren eskariz, Enrike II.a Albretekoaren tutore izan zen (1517).
Atzera