Aldecoa Isasi, Ignacio
Idazle arabarra (Gasteiz, 1925 - Madril, 1969). Gasteizen eta Salamancan ikasi ondoren Madrilera joan eta ez zuen geroztik Euskal Herriarekin harreman handiegirik izan. Madrilgo Unibertsitateko aldizkarietan artikuluak eta ipuinak argitaratu zituen. Gerraosteko Espainiako prosista garrantzitsuenetakoa izan zen; 50.eko belaunaldia izeneko taldean sartu zen. Objektibitatea, estilo zuzena eta jende xumearen bizitza oinarri hartuta egin zituen bere obrak. Narrazioak (El fulgor y la sangre, 1954; Gran Sol, 1957), ipuinak (Los pájaros de Baden-Baden, 1965) eta poesiak (Todavía la vida, 1947) idatzi zituen.
Atzera