jende

1. iz. Pertsona-kopuru zehaztu eta mugatu gabea, multzotzat hartua. Jendez beterik, gainezka. Kulturarako gogo bizia duen jendea. Euskaldun jendea. Irakasle-jendeak erraz ikasteko moduan. Horrela mintzo da orain gazte-jendea. 2. iz. (pl.) (batez ere Ipar.) Pertsona. Herriek eta jendeek beste bizitza batean sinesten badute ere. 3. izond. (Ipar.) Adeitsua. Biziki jendea da andere hori. • ardi-jende. Ardi-multzoa. • JENDEA LUR. Pilota-partidu batean pilotak jokalaria ez den pertsona bat ukitzen duenean, pertsona frontoiaren zatitzat hartzen dela adierazten duen araua; horretarako erabiltzen den esaldia.



Atzera