Amando, San

Santu akitaniarra (Herbanges, Poitou, ~584 - ?, ~679). Eliz ikasketak burututa Erromara joan zen apostoluen hilobi santua ikustera. Erromatik itzuli (634) eta euskaldunen artean misiolari ibili zen; arrakastarik izan ez bazuen ere, birritan itzuli zen baskoien artera. Haren ustez, lurralde menditsu eta helezin horietan bizi ziren jentilak infernurako bidean eta deabruaren zerbitzura zeuden eta berak salbaziorako bidea erakustera etorri behar zuen.



Atzera