Andagoia, Paskual
Konkistatzaile arabarra (Andagoia, 1498 - Cuzco, 1548). Espainiako koroaren zerbitzura egon zen; Pedrarias eta Davilarekin batera Panamá hiria sortu (1519) eta bertako gobernadore izan zen (1521). Indietako ikuskatzaile nagusi zenean ekin zion konkistatzaile-lanari (1522); Perurako espedizioa antolatu zuen baina, gaixorik, Luque, Pizarro eta Almagroren esku utzi behar izan zuen lan hori. Santo Domingora erbesteratu, Panamára itzuli eta bertako gobernadorearen laguntzaile izan zen. Espainiara itzuli zen bere agintearen esparrua mugatzeko, baina bere gobernua galdu zuen. Hego Amerikara itzuli eta Pizarroren aurkako borrokan hil zen. Peruko konkista eta bere konkistatzaile-bizitza kontatzen duen liburua idatzi zuen.
Atzera