Antillak

Erdialdeko Amerikako artxipelagoa, Karibe itsasoaren eta Ozeano Atlantikoaren artean. 240.000 km2 eta 35.000.000 bizt. Bi multzotan banatua: I-an Antilla Handiak daude (Kuba, Hispaniola, Jamaika eta Puerto Rico); E-an Antilla Txikiak, bi azpimultzotan banaturik: E-an Haizealdeko uharteak (Puerto Rico eta Trinidad bitarteko uharteak) eta H-an Haizebeko uharteak (Venezuelako kostaldearen aurrez aurrekoak). Trinidad eta Tobago Antillakoak ez izan arren, harreman historiko eta ekonomikoak medio, bertakotzat hartzen dira. Erliebe-mota desberdinez osatuta daude, ugariena bolkanikoa delarik. Klima tropikala, epela eta hezea, urtaro euritsuak eta lehorrak tartekatuz. Meategiak (bauxita, petrolioa, gas naturala, nikela, kobrea). Nekazaritza tropikala (azukre-kanabera, kafea, banana). Turismoa.



Atzera