Apalategi Begiristain, Jokin
Euskal idazle, soziologo eta filosofo gipuzkoarra (Ataun, 1943). Filosofian lizentziatua, Soziologian doktore eta Parisko L'École Pratique des Hautes Études-en diplomatua da. Bere idazlan ezagunena Los vascos de la nación al estado da (1979). Euskal aldizkarietan parte hartu du eta lankidetzan obra ugari burutu ditu (La répresion au Pays Basque; Animalien bizitza izkutua, 1971; Marxismoa eta Nazional arazoa Euskal Herrian, 1974; Askatasunaren ibilaldia eta Sei idazle plazara; Baloreak eta irakaskuntza, 1988; Soziologia orokorra, 1989). EHUko irakaslea eta UEUk argitaratzen duen Uztaro aldizkariko zuzendaria da. - Joxemartin. Antropologo eta euskal idazle gipuzkoarra (Ataun, 1949), aurrekoaren anaia. Antropologian doktore (1984) eta EHUko irakaslea da. Antropologiari buruzko liburuak idatzi ditu (Antropologoa hirian, Bilbon, 1987; Antropologia berria. Ahozko herri produkzioa, I-II-III eta IV, 1988; Etnografiazko galdeketa elikapenaz, 1988;) eta hainbat antropologi bidumatako sortzaile eta zuzendaria izan da (Antropologiaren Euskal Bilduma, 32 liburukitan argitaratua; Pertsona eta Sozietatea). Eusko Ikaskuntzako kidea da.
Atzera