Areilza Arregi, Enrike

Mediku bizkaitarra (Bilbo, 1840-1926). Parisen espezializatu eta Trianoko ospitaleko zuzendaria eta zirujaua izan zen. Ebakuntza-teknika modernoen berri izaten saiatu zen beti. Barne-medikuntza ataleko zuzendaria izan zen Trianoko ospitalean. Europan zehar bidaiatu zuen tuberkulosiaren aurkako metodoak ikasteko. Itzulitakoan eskuratutako teknikak erabili zituen Gorlizko ospitalean eta arrakasta handia lortu zuen. Erromako "Esposicione Internacionale d'Igiene Sociale" delakoan ohorezko aipamena eta urrezko domina irabazi zituen. Berriro Europara joan zen sortu nahi zuen elbarritu eta ezinduentzako eskola eta lantegientzako teknikaz jabetzera. Bilboko ospitaleko zuzendaria egin (1918) eta berrikuntza asko egin zituen. Artikuluak idatzi zituen bere ikerketa eta emaitzen berri emanez.



Atzera