Areizaga Gebara, Joan

Nabigatzaile eta erlijioso gipuzkoarra, Zumaian jaioa (XVI. m.). Elkano eta Urdanetarekin batera Indietara eginiko espedizioan parte hartu zuen kaperau gisa (1525). Espedizio horretan Elkano eta Loaysa hil ziren eta Areizagak igerian lortu zuen kostaldera iristea. Zumaiara itzuli (1535) eta San Pedro elizako onuradun izan zen bizi zen artean.



Atzera