Aresti Torres, Enrike

Politikari eta finantzari arabarra (Artziniega, 1852 - Bilbo, 1946). Finantza- eta merkataritza-kontutan azkarra zen; hainbat enpresatako kide fundatzailea izan zen: Kadaguako paper-fabrika, Santander-Bilbo trenbidea, berun eta eztainu laminatuen fabrika, etab. Bilboko bankuko aholkularia, Bilboko Aurrezki kutxako bokala, Bizkaiko Diputazioko lehendakaria (1898-1902) eta Bizkaiko gobernadoreaa izan zen (1907). Arestiko konde titulua jaso zuen (1908).



Atzera