Ariadna
Mitologia grekoan, Kretako errege Minosen eta Pasifaeren alaba, eta Fedraren ahizpa. Teseoz maiteminduta zegoen eta Labirintotik ihes egiteko haria eman zion. Teseok berarekin eraman zuen, baina Palasen aginduz Naxos uhartean utzi zuen. Ariadnak, etsita, itsasora bota zuen bere burua.
Atzera