Atila
(~385-453). Hunoen errege eta buruzagia (434-53). Ekialdeko Inperioa eta Galia konkistatu zituen 441ean, baina Aezio erromatarraren eta Alariko bisigodoaren armadek Katalauniar zelaietako guduan garaitu egin zuten (451). 452an Italia inbaditu eta Akilea suntsitu zuen. Leon I.a aita santuak Erroma errespeta zezala eskatu eta onartu egin zuen. Hildakoan, haren erresuma berarekin batera desagertu zen.
Atzera