Bacon, Francis
Pintore britainiarra (Dublin, 1909 - Madril, 1992). Estilo oso berezkoan, pertsonaia larrutuak eta hautsiak egiten zituen, gerra-esperientzia gogorrenen adierazgarri: gosea, hondamena, heriotza. Deformazio bortitza eta kolore garratzen bitartez, gizakien moldagabezia azaldu zuen eta figurazio berrian eragin handia izan zuen.
Atzera