figurazio
iz. 1. ART. Arte figuratiboa, abstrakzioaren edo arte abstraktuaren aurrez aurre. 2. ZIN. Film nahiz antzerki bateko figurante-multzoa. • figurazio berri. ART. Europan 1960.eko hamarkadan sortutako korronte figuratibo berriari emandako izena.
ART. Arte figuratibo tradizionala gaindituz, eguneroko eta inguruko gauzei adierazpide berria aurkitzeko ahaleginak hainbat eratara agertu ziren 1960.eko hamarkadan, pop artearen, surrealismoaren eta espresionismoaren hurbilekoak sarritan. Teknika berriak erabiliz (askotan aurretik landutako gauzez, argazkiez, etab.ez baliatuz) irudiaren analisia eta egiturak bilatu nahi zituzten artista berriek; bestalde, beren ikuspegi kritikoa agertu nahi izan zuten maiz: eguneroko bizitzaren edo errealitate sozialaren kritika.
Atzera