Baertel Miota, Daniel
Erlijioso eta idazle bizkaitarra (Durango, 1850 - Zarautz, 1922). Frantziskotarra zen. Sermón en vasco predicado en las Fiestas Eúskaras de Durango lana argitaratu zuen (1865). Gipuzkoa, Bizkaia eta Araban ibili zen sermolari urtetan eta 13.000 sermoi baino gehiago prestatu zituen, gehienak euskaraz. Gaztela eta Aragoira erbesteratu zen arrazoi politikoengatik.
Atzera