Gaztela

Espainiako lurralde historikoa, Iberiar penintsularen ia erdialde osoa hartzen zuena. Mendikatea Zentralak bitan banatzen zuen eskualdea: Gaztela Zaharra (I-an) eta Gaztela Berria (H-an).
Historia. Asturiasko erresumaren barruan E-ko lurraldea zen Gaztela. IX. m.an hasi zen indarra hartzen eta konderri ugari sortu zen Duero ibaiaren eta Kantabriar mendikatearen artean. Fernan González Gaztelako konderri guztien konde bilakatu eta, Leongo erresumatik askatuz, Gaztela independente bilakatu zen 950ean. Gartzia Santxez kondeak Nafarroako Antso III.aren babespean gobernatu zuen (1017-29) eta hil zutenean Gaztela Iruñeko erresumaren menpe gelditu zen. Nafarroako Antso III. hildakoan (1035), Gaztelak independentzia berreskuratu eta erresuma bilakatu zen Fernando I.arekin. Ondorengo urteetan musulmanei irabazitako lurrez erresuma handiagotuz joan zen. 1230ean Gaztela eta Leongo erresumak batu egin ziren. 1479an, Aragoiko eta Gaztelako koroek bat egin zuten Fernando eta Isabel ezkondu zirenean. Azkenik, Nafarroako erresumaz jabetu (1512) eta horrela sortutako erresuma-batura izendatzeko, Espainia izena erabiltzen hasi zen aurrerantzean. XVI. m.tik aurrera Gaztelako botere ekonomikoa gainbehera hasi zen. 1978ko konstituzioaren ondorioz Gaztela hiru autonomi elkartetan banatuta geratu zen: I-an Gaztela eta Leon, H-an Gaztela-Mantxa eta erdialdean Madril.




Atzera