Antso

Erlijioso nafarra, Urraul-Ekialdekoan jaioa (XI. m.). Iruņeko apezpikua (1024-52), Leireko abadiako burua eta Iruņeko apezpikua izan zen eta Naiarako monastegia gobernatu zuen (1028-30). Antso III.a Gartzes Nagusiaren eta Gartzia III.a Santxez Naiarakoaren zerbitzura egon zen. Clunyko abadearekin harremanak izan zituen; Pirinioetako monastegietan beneditarren betekizunak bultzatu zituen. Bere eskariz, Antso Nagusiak elizbarrutiaren mugak finkatu eta Iruņeko elizari kendutako ondasunak itzuli zizkiola uste da.



Atzera