Barea, Ozeano
Munduko ozeanorik handiena; 180.000.000 km2 (ozeano guztiek bateratuta osatzen duten ur-azalera eta bolumenaren ia erdia). Lurrazalaren laurdena estaltzen du eta Amerika, Asia eta Australiaren artean dago. Gutxi gorabehera zirkulu-antzeko forma du. Oso irekia da Antartika aldera H-an, Bering itsasarteak lotzen du Ozeano Artikoarekin I-an, Malakako itsasarteak Indiako Ozeanoarekin M-an eta Magallaes itsasarteak Atlantikoarekin E-an. Dortsal ugari ditu (gailur nagusiak Hawaii, Tuamotu eta Bazko uharteak dira). I eta M-an uharte bolkanikoak ditu eta tropikoen artean sakabanatuta koralezko formazioak (arrezifeak, atoloiak) daude.
Atzera