Hawaii

Polinesiako artxipelago bolkanikoa, Ozeano Barean; 16.600 km2 eta 965.000 bizt. EEBBetako estatua da eta zortzi uhartez osatua dago; uharte handiena Hawaii izenekoa da. Hbru. Honolulu. Azukre-kanabera eta pinaburuak. Turismoa. Pearl Harbor-ko itsas basea. Artxipelagoko lehen biztanleak X. m. inguruan iritsi ziren; jatorriz Tahitikoak ziren. 1778: J. Cook uharteetara iritsi zen eta Sandwich uharteak izena jarri zien. 1820ko hamarkadan misiolari protestanteak uharteak ebanjelizatzera joan ziren, baina 1831n katolikoek egotzi egin zituzten. 1893an plantazioetako jauntxoek monarkia uzkaili eta errepublika ezarri zuten. 1959an artxipelagoa EEBBetako 50. estatua bilakatu zen.



Atzera