Bide barrijak
Lauaxetaren olerki-bilduma (1931). Obra honek, bai hizkera eta bai ideologia aldetik, berrikuntza ugari sartu zuen euskal olerkigintzan, modernismo eta modernitatearen bide berrietatik. Hiru molde desberdineko 142 poesia daude liburuan: era modernistan moldaturikoak, erromantizismo-kutsukoak eta poesia filosofikoa deiturikoa. Kutsu sinbolistako poesia zaila landu zuen, kultua, konplexua eta gutxiengo bati zuzendua.
Atzera