Copán
Maien aldi klasikoko hiri nagusietakoa (250-950), Hondurasko M-ko izen bereko dpdu.an. Tlachtli izeneko pilota-jokorako lekua, hieroglifiko-eskailera eta aurkikuntza astronomikoen ohorez eraikitako tenplua dira monumentu aipagarrienak; bertan landu zuten maiek eguzki-egutegirik zehatzena. Piramiderik ere aurkitu da bertan.
Atzera