Demostenes

Hizlari eta politikari atenastarra (Atenas, K.a. 384 - Kalauria, 322). Hizlari bikaina, Mazedoniako Filiporen etsai amorratua eta demokraziazalea izan zen, Olintiarrak eta Filipikoak saiakera-lanetan azaldu zuen bezala. Atenasek Tebas-ekin 338an egin zuen aliantzaren bultzatzailea izan zen, baina Filipok garaitu egin zituen atenastarrak eta tebastarrak Keronean. Alexandro hil ondoren, mazedoniarrek Greziari eraso ziotenean, Kalauria uhartera ihes egin zuen eta Antipatroren eskuetan ez erortzeko, bere burua pozoitu zuen.



Atzera