Derio

Bizkaiko udalerria (Bilbo Handia); 5.062 bizt. (deriarrak). I-an Mungia, E-an Zamudio, H-an Bilbo eta M-an Loiu ditu mugakide. Industria txikia (metal- eta manufaktura-industria) eta zerbitzuak dira udalerriko ekonomi jarduera nagusiak. Lanean ari den populazioaren erdiak baino gehiagok industrian dihardu eta ia erdiak zerbitzu-sektorean. Industriaren garapenaren eraginez biztanle-kopuruak gora egin du eta 1950ean 1.193 biztanle izatetik, 1966an 2.233 eta 1991n 5.062 izatera iragan da. Historia. Uribeko merindadeko elizatea izan zen eta 1688an Bizkaiko Jaurerriko Batzar Nagusiak elizatea Jaurerriko partaide bihurtzea erabaki zuen bozketa egin ondoren. Artea. San Kristobal eliza X. mendean eraki zen eta 1745ean berritua izan zen.



Atzera