industria

iz. 1. EKON. Lehengaiak landuz eta transformatuz, ondasun materialak eta kontsumo-gaiak ekoiztea helburu duten ekonomi jardueren multzoa. 2. EKON. Jarduera-multzo horietako adar jakin bat; adar horretan diharduen enpresa-multzoa. Altzairuaren industria. 3. (hed.) Industriarekin pareka daitekeen jarduera ekonomikoa, oro har eskala handian egiten dena. Zinearen industria. 4. Industri alorreko enpresa, fabrika. Industria berriak kokatzeko lekuak prestatu. 5. (zah.) Lana. 6. Historiaurrean, teknika berbera erabiliz eginiko tresna-multzoa. Hezur-industria. • industri iraultza. Ik. iraultza. || industria astun. Makinak eta arma astunak ekoizten dituzten enpresen multzoa.



Atzera