Egileor Orueta, Manuel

Politikari eta idazle bizkaitarra (Abando, 1884 - Zornotza, 1970). Ikasketaz injineru zen, baina politikari erabat emana bete zituen bere gaztaroko urteak. EAJko kide eta buruzagia izan zen eta pixkanaka kargu garrantzitsuak lortu zituen: Bilboko Euzko Gaztediko lehendakaria (1916), Durangoko diputatua (1917), Amurrioko alkatea (1919) eta Bizkai Buru Batzarreko kidea (1916-17), lehendakariordea (1923) eta diruzaina (1930) izan zen. Bizkaiko EAJko idazkari nagusia zelarik, Aberri egunkariaren sorreran parte hartu eta bertako zuzendaria izan zen (1935). "Ikasle" ezizenaz sinaturik hainbat artikulu argitaratu eta Sabino Aranaren Bizkaya por su independenciaren berrargitalpenean parte hartu zuen. Britainia Handira, Parisera eta azkenik Lapurdira aldatu behar izan zuen Gerra Zibilaren ondorioz. Arana Goiri'tar Sabin en la historia de Euzkadi liburua idatzi eta Obras completas de Sabino Arana bildumaren hitzaurrea prestatu zuen (1970).



Atzera