Eichmann, Adolf
Ofizial alemana (Solingen, 1906 - Ramla, Israel, 1962). Alderdi Nazionalsozialistako partaidea eta SS-etako koronela izan zen. Juduen sarraskia antolatzeaz arduratu zen 1938tik aurrera. Gerra ostean Hego Amerikan (Argentinan) ezkutatu zen. Israeldarrek bahitu (1960), Israelera eraman, epaitu, heriotza-zigorra ezarri eta hil egin zuten.
Atzera