Eisenstein, Sergei Mikhailovitx
Zine-zuzendari sobietarra (Riga, 1898 - Mosku, 1948). Zinearen historian maisu handienen tokian dago, Chaplin eta Fordekin batera. Irudi-muntaketaren teknika berria asmatu eta estetika narratibo guztia puskatu zuen (Potemkin Korazatua, 1925; Urria, 1927; Que viva Mexico, 1932; Alexandro Nevski, 1938; Ivan Izugarria trilogia, 1942-46).
Atzera