Errolan

Euskal Herriko pertsonaia historiko-mitikoa, Karlomagnoren iloba. Eginhardo kronikariak dioenez, Zaragozako mairuekin borrokatzetik zetozen osteei egindako erasoan hil zuten Orreagan euskaldunek (778). Europako epikako pertsonaia nagusietakoa izan zen, "Errolanen Kantorea" izeneko literatur piezak ospetsu bihurtu zuena; euskal tradizioetan ere indar handiko mito bihurtu zen.



Atzera