Esparza Aginaga, Eladio

Euskal kazetari eta nobelagile nafarra (Lesaka, 1888-1961). Lesakako udal-idazkaria zelarik, artikuluak idazten hasi zen (1912). La Voz de Navarrako zuzendaria (1923), Diario Navarroko erredaktore nagusia (1929) eta Principe de Viana aldizkariko zuzendaria izan zen (1940-43). Idazle oparoa izan zen; artikulu ugari idatzi zituen, "Rodela", "Postales" eta "Mi gacetilla" sailen arduraduna baitzen. Nere nobela eta Pampi-a izeneko antzerkia idatzi zituen. Euskaltzain ordezkoa izan zen Damaso Intza atzerrian egon zenean. Arabako gobernadore egin zuten 1937an.



Atzera