Etxebaster, Pierre
Pilotari lapurtarra (Donibane-Lohizune, 1893 - ?). Eskuz, palaz eta txisteraz jokatu zuen. 1921ean lehen txapelketa irabazi zuen. Parisko Tripot pilotalekuko gerente izan zen. "Courte paume" estiloko munduko txapelduna izan zen (1926). New York-eko Rackett Club ospetsuan irakasle izan zen (1946-74). Australiara joan zen Melbournen bi pilotaleku berri zabaltzera (1975). Frantziako Ohorezko Legioko Zaldun izendatu zuten, pilota-munduan eginiko lanagatik.
Atzera