Etxenagusia Errazkin, Jose

Pintore gipuzkoarra (Hondarribia, 1844 - Erroma, 1912). Bergarako Erret Mintegian ikasi ondoren, Baiona eta Erromara jo zuen pintura-ikasketak sakontzeko asmoz; laster ospe handia hartu zuen. Bilbo, Madril, Donostia, Erroma eta Munichen erakusketak egin zituen. Donostiako Lore-Jokoetan bere Irrintzi obra saritua izan zen (1892). Garaiko pertsonaia ospetsuen erretratuak eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren beirate nagusia egin zituen. Pacificación de los bandos Oñacino y Gamboíno ante el corregidor Gonzalo Moro; Cristo en el Calvario; La mujer adúltera eta El encantador de serpientes dira haren obra nagusiak.



Atzera