Etxenike Landiribar, Pedro Migel
Fisikari Nafarra (Izaba, 1951). Estatu Batuetan fisikako ikasketak egin eta Suedia, Britainia Handia eta Estatu Batuetako zenbait unibertsitatetan irakasle izan da. Cambridgeko Cavendish Laboratory-n eta EEBBetako Oak Ridge-ko National Laboratory-n lan egin du. 1990az geroztik American Physical Society-ko kide da. Eusko jaurlaritzako Hezkuntza sailburu eta bozeramaile izan zen (1980). Egun EHUko irakasle da.Etxenikeren ikerketakmikroskopia elektroniko, kargen eta erradiazioaren materiarekiko elkarrekintza eta azaleren fisikari buruzkoak dira. Bere lana onartu etagoraipatzeko sari ugari jaso izan ditu. 1996an ,Euskal Herriko bi sari ezagun irabazi zituen: Eusko Jaurlaritzaren Ikerkuntzaren Euskadi sariaeta Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen Xabier Munibe saria. 1997an, Vianako Printzea Saria jaso zuen. Azkenik, 1998an, AsturiaskoPrintzea saria eta Max Planck saria eman zizkioten. Valladolideko Unibertsitaeak "honoris causa" doktore izendatu zuen 2000an.
Atzera