Printzea
N. Makiavelo-ren tratatu filosofiko-politikoa (1513an idatzia eta 1531n argitaratua); boterea eskuratzeko eta hari eusteko moduak aztertzen ditu. Egilearen arabera, printzeak "azeriaren maltzurra" eta "lehoiaren indarra" izan behar ditu eta ongi ezagutu behar du giza psikologia, masak erakartzeko gauza izateko. Italiaren batasuna gogoan zuela idatzi zuen obra hau.
Atzera