Eubea

Greziako uhartea, Egeo itsasoan; 3.775 km2 eta 165.000 bizt. Hiri nagusia Kaltzis. Antzin Aroan uhartea hiritan banatuta egon zen, nahiz eta etnia bakarra egon (joniarrak). Horietako batzuek, Kaltzis eta Eretriak batez ere, kolonia asko fundatu zuten. K.a. VI. m.tik aurrera Atenasen menpe gelditu zen. Ondoren, Erromatar inperioaren zati izan zen. Erdi Aroan gurutzatuek hartu zuten (1204) eta 1351n veneziarren menpera igaro zen. 1470-1821 bitartean turkiarren menpe egon zen.



Atzera