Euskal-Esnalea (elkartea)

Elkarte gipuzkoarra; euskara zaindu, gorde eta euskaldunen artean erabilera areagotzeko sortua (Donostia, 1907). Arturo Kanpion izan zen lehendakaria. Herriz herri hitzaldiak emateaz gain, ipuin-lehiaketak antolatu, izen berezien eta toponimoen bildumak prestatu eta idatzizko literatur lanak argitaratu zituen. Halaber, izen bereko aldizkaria (1908), euskaraz eginiko lehen egutegia (1909) eta euskarazko almanaka (1910) argitaratu zituen.



Atzera