Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna (EHNE)

Hego Euskal Herriko nekazari eta abeltzainen sindikatua; Gipuzkoan sortu zen Eusko Nekazari Bazkuna izenez (1976). Baserritar- eta nekazari-talde batzuk batu eta ofizialki aurkeztu zen EHNE izena harturik (1977). Euskal Herriko nekazari eta abeltzainen interesak babestea du helburu: nekazaritza-alorreko politika egoki eta zuzena lortzea, euskal laborariek eta abeltzainek beren baserri eta landetxeak egokitzea eta produktibitatea hobetzea, nekazari-kooperatibak bultzatzea eta nekazarien prestakuntza eta maila teknikoa hobetu eta goratzeko neurriak hartzea.



Atzera