Euskal Herriko Bertsozaleen Elkartea (EHBE)

Euskal kultur elkartea, bertsolaritza sustatzeko eratua. Bertsolariak ez ezik bertsozaleak ere bertako bazkide dira. Bertsolaritzaren artxibategi orokorra eratua du (Xenpelar Dokumentazio Zentroa); Euskal Herriko Bertsolari-Txapelketa Nagusiaz gain, Bertsolari-Eguna eta Bertsolari Gazteen Eguna ekitaldiak antolatzen ditu; gainera bertsolaritza-ikastaroak eratzen ditu eta liburuak argitaratzen (bertso-bildumak, bertso-eskoletarako metodologia, bertso-doinuen katalogoa, etab.).



Atzera