Euskalduna jauregia
Bilboko kongresu- eta musika-jauregia, Federico Soriano eta Dolores Palacios arkitektoek diseinatua. Abandoibarran kokatua. Garai batean leku hartan bertan zegoen Euskalduna itsasontzigintza-enpresan egin zen azkeneko itsasontzia iradokitzen du eta eraikitzeko erabili zen teknika ere itsasontzigintzakoaren antzekoa izan zen. 50.000 metro koadro ditu eta 53 metroko altuera.
Atzera